: euskara | castellano | english :

Webguneko MAPA erabiltzeko oso erraza da. Kontsultarako leihoak Google maps sistema erabiltzen du soinuak mapan kokatuta erakusteko. Marka edo puntu bakoitzean klikatuz gero, eskuinaldeko leihoan grabaketa horri buruzko informazioa agertuko zaizu. Grabaketak online kontsulta daitezke baina zure ordenagailuan ere, deskargatu eta gorde ditzazkezu.

Web nabigatzaile desberdinetan funtzionatzen du, baina zinez Mozilla Firefox gomendatzen dugu.

SOINU MAPA elkarlanera eskainitako egitasmo irekia da. "Fonografia" edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditugu. Webgune honetan Euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzun ditzazkezu, toki bakoitzaren soinu errealitateari buruz informazio gehiago ematen dituztenak. Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.
Beraien elkartruke erabilpena arautzeko, ekarpen guztiak Creative Commons lizentziapean daude.

2001. urtean Luz Maria Sanchez artistak euskal herrian egindako grabaketa bilduma eder bat osatu zuen. Mexikoko sortzaile honek, ARTELEKUn, Donostiako Arte Garaikidearen zentruan, egindako egonaldia aprobetxatuz, euskal herriko geografian barrena egindako hainbat landa-grabaketa jaso zituen, Tuterarik Baionara, eta Bilbaotik Gasteizera. Grabazio hauek Artelekuko artxibategian gorde ziren, norbaitek, Luz Mariak utzitako dokumentazioan zioen bezala, hartu eta nahi duenerako erabiltzeko prest.
Hiru urte beranduago, hasierako filosofiari jarraituz, Audiolab-ek grabaketa guzti hauei behar bezalako atentzioa eta balioa emateko sortu zuen SOINU MAPA. Geroztik, kolaboratzaile sare bati esker, gero eta grabaketa gehiago gehitu dira bildumara, denak edozeinek kontsultatu, entzun eta berrerabiltzeko moduan.

Bestalde, etengabe hazitzen doan grabaketa bilduma zabal hau bigarren egitasmo baterako abiapuntu ere bihurtu da. 2005eko azaroan martxan jarri zen RE:MAPA egitasmoak gure inguruan dauden hainbat artista gonbidatu ditu grabaketa orijinalak hartu eta hauek nahi bezala berrinterpretatuz, soinu konposizio eta kantu berriak sortzeko (ikus re:mapa saila).

SOINU MAPA Arteleku arte garaikideko zentruko Audiolab sailak sortutako egitasmoa da, Luz Maria Sanchez eta Enrike Hurtadoren laguntzarekin.

Zuk ere parte har dezakezu SOINUMAPAN!
Egitasmoan parte hartzeko nahikoa da gurekin kontaktuan jartzea eta banatu nahi dituzun grabaketak bidaltzea. Gogoan izan soilik Euskal herrian egindako grabaketak onartzen ditugula, beraz handik kanpo egindakorik ez da mapan sartuko. Soinuak edozein izaera eta luzaerakoak izan daitezke baina bereziki desagertzear dauden soinu, ahots eta zaratak eskertzen ditugu.
Hortarako bidali e-mail bat honako helbidera (mesedez ez bidali 10 Mb baina pisu gehiagoko artxiboak email bidez) honako informazioarekin:

- NORI: audiolab.arteleku@gmail.com
- IZENBURUA: Soinu mapan parte hartu
- TESTUA: Bidali nahi dituzun grabaketen deskribapena (lekua, iraupena, egilea, data...) eta zure lanaren informazioa gordetzen duten webguneetako loturak.
- ARTXIBOAK: Onartutako formatuak: mp3, ogg, aiff, wav


Postaz ere helarazi ditzazkezu grabaketak (CD batean), honako helbidera bidaliz:

ARTELEKU-AUDIOLAB
Kristobaldegi 14, Loiola auzoa, 20014 DONOSTIA.SAN SEBASTIAN



Grabaketak jaso bezain laister webgunea eguneratzen saiatuko gara.

Egitasmoaren Ideia eta garapena:
Xabier Erkizia eta Enrike Hurtado

Parte hartzaileak:

9CDR www.9cdr.tk
Yannick Dauby www.yannickdauby.net
Xabier Erkizia www.ertza.net
Miguel A. Garcia www.xedh.org
Carlos Gomez www.sonoscop.net
Joseba Irazoki  www.luckykitchen.com
Oier Iruretagoiena - Tüsüri www.tusuri.tk
Edorta Izarzugaza www.ertza.net
Haritz Olaizola
Ibon Rodriguez www.ibonrg.net
Mikel R. Nieto
Luz M. Sanchez www.luzmariasanchez.com
Iñigo Telletxea www.ertza.net
Tzesne www.seriesnegras.org
R. Van Alebeek www.zeromoon.com/rinus

www.arteleku.net
www.arteleku.net/audiolab
HOTS! paisai soinu irratia
www.ixi-software.net
www.ertza.net

Bestelako soinu mapak:
Ahotsak
Arteixo Suena
Badiafonia (Badia del Valles, Catalunya)
Paseo sonoro por Cordoba
Escoitar.org (Galiza)
Freesound Geotag
Locustream SoundMap
London Soundmap
Madrid Soundscape
Mississauga Sound Map
Montreal Sound Map
NY Soundmap
Radio Aporee Map
Sons de Barcelona
Soundcities
Soundmap of Cologne
Soundmap Japan
Soundscape of China
Soundtransit
Terrasound
Toronto Island Sound Map
Wild Sanctuary

Bestelako mapa interesgarriak:
Open Street Map
Tagzania

2005. urte bukaeran RE:MAPA egitasmo "anaiak" euskal herriko hainbat artista eta musikari gonbidatu zituen SOINU MAPAko grabaketak erabiliz konposizio eta kantu berriak osatzeko, jatorrizko artxiboen berrinterpretazio modura. Entzun eta deskargatu lehen bi bolumenak.



Download zip (78 Mb)


Zure nabigatzaileak ezin du Google Maps azaldu

Saiatu berriz Firefoxekin .

  • Firefox 0.8+ (download: Windows Mac Linux)
  • IE 6.0+ (download: Windows)
  • Safari 1.2.4+ (download: Mac)
  • Netscape 7.1+ (download: Windows Mac Linux)
  • Mozilla 1.4+ (download: Windows Mac Linux)
  • Opera 8.02+ (download: Windows Mac Linux)