SOINU MAPA elkarlanera eskainitako sare egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa-grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditugu. Webgune honetan Euskal herrian zehar egindako hainbat soinu grabaketa entzun ditzazkezu, toki bakoitzaren errealitateari eta izaerari buruz informazioa ematen dituztenak. Egitasmo honen helburuak ahalik eta modu aberasgarrienean bultzatze aldera, soinuak ez ezik, beraien itxura bateko isiltasunean soinu unibertso osoak gordetzen dituzten irudi (argazki, margo, grabatu…) eta idatziak (lege zaharrak, kronikak, deskribapenak, pasarteak…) biltzen hasi gara. Hortarako bi atal berri ireki ditugu: Soinudun irudiak eta Entzuteko idatziak.
Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko. Webguneko grabaketak maparen bidez kontsulta daitezke, baina baita atalen bidez edo etiketak erabiliz. Zentzu honetan grabaketa guztiak atalka sailkatuak daude, honako sailkapenen arabera:
Arau hauekin bat egiten ez duten grabaketak ezabatuak izango dira. Beraien elkartruke erabilpena arautzeko, ekarpen guztiak Creative Commons lizentziapean daude. SOINU MAPA Arteleku Arte Garaikideko Zentruko Audiolab sailak 2005ean martxan jarritako egitasmoa da. Hasieratik Xabier Erkiziaren zuzendaritzapean sorturiko egitasmo honek laguntzaile sail luzea izan du azken urteotan, Xavier Balderas, Oier Iruretagoiena, Luz Maria Sanchez, Iñigo Telletxea, Luca Rullo, Mikel R. Nieto eta Enrike Hurtado horien artean. Gaur egun, AUDIOLAB (audio laborategia elkartea) elkarteak du soinumaparen ardura eta editore-bolondres talde batek zuzentzen du plataforma kolektiboki (ikus KREDITUAK).
Soinumapa.net irabazi asmorik gabeko ikerketa eta dibulgazio egitasmoa da. Bertan agertzen diren edukien egiletza ezagutzeko eta adierazteko ahalegin guztiak egin ditugu. Halaere, edozein akats topatuz gero, mesedez jakinarazi diguzu eta lehen bait lehen zuzenduko dugu.
Sustatzailea: Audio Laborategia Elkartea
Laguntzaileak: Gipuzkoa Foru Aldundia