social

pauseplayplay

Areatza - Las song for St Agatha's versper

Areatzako herriko plazan, Agate deunaren bezperetako gauean egindako grabaketa. Goizean goizetik Bizkaiako hainbat herri eta hiriburua kantuan zeharkatu ondotik, Arratiako koruak azken kantaldia eman du. Herriko biztanleak palzara hurbildu dira ongi etorria eman eta haien lana eskertzera. Arratiako koruak hamarkadak daramazki herriz herriko bira hau egiten, bidean jasotzen duten dirua proiektu sozialetara bideratzeko.  Grabaketa honetan, Agate deunaren kantuaz gain, Agur jaunak abestuz amaitu zuten 2025eko kalejira.
Esker bereziak Garazi Navasi grabaketa hau egiteko eskainitako laguntzarengatik.

Xabier Erkizia

2025-02-04

bizkaia, arratia-nerbioi, ohiturak, jendea, erlijioa, kristautasuna, abesbatza, ahotsa, euskara, bizkaiera, kantuan, musika tresna, gaua, negua, espazio publikoak