Gernikak 1937an jasan zuen bonbardaketaren urteurrenaren ospakizunean Astrako gordelekuaren alboan, Lobak elkarteko kideek egun hartan soinu egin zuen sirena martxan jarri dute. Grabaketa honetan sirenak kalean egiten duen soinua entzun daiteke.
Esker bereziak Lobak elkarteari, Oier Plazari eta Iratxe Momoitiori grabaketa hau egiteko eskainitako laguntzarengatik. Grabaketa hau Gernikako Bakearen Museoak EHUrekin elkarlanean antolatutako AIRE ERREA erakusketaren parte izan zen.
Xabier Erkizia
2024-04-26
bizkaia, busturialdea, espazio publikoak, sirena, gerra, ospakizuna, txaloak, jendea, soinuzko oroitzapenak, historia